2010.eko irailaren 9a, osteguna

Euskara | Castellano | English | Française | Deutsch
GoikoIrudienRotazioa
Documento sin título
  • MENUA
  • Nor Gara
  • Berriak
  • Multimedia
  • Errepertorioa
  • Bazkideak
  • Pribatua
  • Kontaktua
Documento sin título
 
 
   

Imanol Elizasu Lasa, Imanol Elizasu Lasa, Pasai Antxon jaio zen 1970ean. Pianoko eta ganbara musikakoko goi mailako ikasketak burutu zituen Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan Maruxa Llorente eta Cristian Ifrimen zuzendaritzapean. 1995ean, Piano ikasketak sakondu zituen Bartzelonako Musika Eskolan, Albert Jimenez Atenelle maisuarekin. Londreseko “Ghildhall School of Music & Drama”ko interpretazio titulua lortu du.

1996tik 1998ra bitartean, Musika Garaikidea landu zuen Ostots taldeko piano-jole modura, Ramon Lazkanoren zuzendaritzapean. 1999an, piano jazz inprobisazio ikasketak burutu zituen Iñaki Salvador eta Sorkunde Idigorasen gidaritzapean. 2002an, Abesbatza Zuzendaritzako goi mailako ikasketak amaitzear ditu Euskal Herriko Goi-mailako Musika Kontserbatorioan, Musikenen, Gabriel Baltes maisuarekin.

Musikenen bertan, Maciej Pikulski maisuarekin piano laguntzaile ikasketetan sakondu du.

 

Kantu ikasketak Juan Eraso Maisuarekin burutu zituen. Ganbera-musika eta piano ikasketak Fraderic Gevers, Albert Jimenez Atenelle eta Jordi Moranekin burutu zituen.

Zuzendaritza arlo praktikoari dagokionez, 1988tik 1991ra arte, Errenteriako Orereta Abesbatza zuzendu zuen.

1994an, Andra Mari Abesbatzako piano-jole izendatu zuten eta 1996an Oinarri Abesbatzako (Andra Mari Abesbatzako gazte taldea) zuzendari. 1998an, Europako Gazte Abesbatzako piano-jole lanetan aritu zen Johanes Prinz-en zuzendaritzapean. 1999an, Errenteriako Orereta Abesbatzako (Andra Mari Abesbatzaren haur taldea) zuzendaria izendatu zuten. 1999az geroztik, Jose Manuel Tife Iparragirre jaunak zuzendutako Errenteriako Andra Mari Abesbatzaren zuzendariordea da.

2002.urtean ahots teknika lanketa klaseak “Conservatoire National de la Region Bayonne Côte–Basque”n ematen hasi zituen.

Euskadiko eta Bilboko Orkestrekin, Maria Mendizabal, Josetxo Silgero eta beste bakarlari askorekin batera pianista laguntzaile lanak egin eta emanaldiak eskaini ohi ditu.

 
José Manuel TIFE IPARRAGUIRRE
 
Documento sin título

NOR GARA

Documento sin título
babesleak
Eusko Jaurlaritza - Kultura Saila Gipuzkoako Foru Aldundia Errenteriako Udala Kutxa Pasaiako Portua