JOSE MANUEL TIFE IPARRAGUIRRE, Irunen jaio zen 1961ean. Harmoniako, kontrapuntua eta pianoko ikasketak burutu zituen Donostiako goi Mailako Musika Kontserbatorioan eta kantukoak Baionako Musika eta Dantzako Eskola Nazionalean. Ondoren, Ricardo Requejo piano-jolearekin sakondu zituen ikasketak.
1993ko udan, Sttugart-en izan zen Bach Nazioarteko Akademiak antolatutako zuzendaritza ikastaroan Helmunt Rilling-en zuzendari-tzapean.
1985ean, Municheko Goi Mailako Musika Eskolan sartu zen Koru Zuzendaritza ikasteko Fritz Schieri eta Maximilian Frey maisuen zuzen-daritzapean. 1989an burutu zituen Bikain kalifikazioaz.
Zuzendaritza arlo praktikoari dagokionez, 1980an hasi zen Irungo Ametsa Abesbatza Kultur Elkartean Enara Korua lehendabizi eta gero ahots nahasietako korua zuzentzen. 1982an, Polifoniako Hirugarren Saria irabazi zuen Guido d´Arezzo Nazioarteko Lehiaketan. Era berean, eta 1985 arte, musika-lan sinfoniko-koralen muntaietan parte hartu zuen.
1989an, Irungo Musika Kontserbatorioko Talde Koraleko Irakasle Berezia da oposizioak gainditu ondoren eta orduz geroztik Euskal Herriko Federazioak antolatzen dituen Koru Zuzendaritzako ikastaroetan la-guntzen du.
1989tik 1993ra arte, Ametsa Abesbatzaren zuzendaria izan zen. 1993an, Disko Lirikoaren Frantziar Akademiak Urrezko Orfeo Nazioarteko Sari Nagusia eman zion, Ametsa Abesbatzak Bayonne Côte-Basque Lurralde Orkestrarekin batera eta Robert Delcroix maisuaren zuzenda-ritzapean F. Schubert-ek La Bemol Maiorean idatzitako Meza Handiaren grabazioari, kantu koraleko grabaziorik hoberena izateagatik.
1992an, Laurgain Koruaren sortzaileetariko bat izan eta berak zuzendu zuen.
1994an Andra Mari Abesbatzaren zuzendari titularra izendatu zuten.