Azpimarratzekoak dira grabatutako diskoen maila: 1978an “Eguberri Abestiak”, 1991n, “Oi Betleem” Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta 1999an sehaska kanten grabaketa.
1994an, Francisco Escudero Maisuaren “Mitoen Sinfonia” kantatu zuen. 1996an, Tomas Aragüesen “Suite Vasca” obraren interpretazioan parte hartu zuen, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.
1997 eta 1998an, J.S. Bachen, “La Pasión Según San Mateo” obra kantatu zuen Errenteriako Andra Mari Abesbatza, eta Aita Donostia Ganbarako Orkestrarekin Juan José Menaren zuzendaritzapean, Ziortzan, Balmasedan, Getxon eta Gasteizen.
2001ean, Donostiako Hamabostaldian eskainitako kontzertuan arrakasta handia izan zuen. 2001ean ere, Errenteriako Gabon Abesti Sariketan Lehenengo Saria irabazi zuen eta 2002an, berriz, Bigarrena.
2003, 2004 eta 2005. urteetan Errenteriako Gabon Abesti Sariketetan Zumarte Abesbatzarekin parte hartu zuen Lehenengo Saria irabaziz.
2004ko uztailean, Islandian (Kópavogur) burututako Europa Cantat Haur eta Gazteentzako Nazioarteko Kantu Astean hartu zuen parte.
2005ean, Musikenek antolatutako haur koru zuzendarientzak bideratutako ikastaroan,koru pilotu gisa aritu zen, Pariseko Goi Mailako Kontserbatorioko irakaslea den Claire Marchand-en zuzendaritzapean.
2005ean ere, Cantonigroseko Nazioarteko Musika Lehiaketan (Catalunya) hirugarren saria lortu zuen.
Orereta Abesbatza Errenteriako Andra Mari Abesbatzaren haur etapa da.
1999az geroztik Imanol Elizasu Lasaren zuzendaritzapean ari da lanean.