2018.eko aprilaren 21a, larunbata

euskara | castellano
 
Oinarri Abesbatza
 

Oinarri Abesbatza Andra Mari Abesbatzaren koru gaztea da, oinarria. 2015eko apirilez geroztik Joxan Pascual du zuzendaria. Andra Mari Abesbatzaren harrobiko abesbatza Jose Luis Ansorena Mirandak sortu zuen 1976an, hasiera batean emakumezkoen korua zen, 1979ko Musikasten gizon eta emakumeen abesbatza gisa aurkeztu zen eta hortik jarraitu zuen bere ibilbide oparo bezain sendoa, kontzertu, jaialdi eta emankizunetan joria. Egindako lan ibilbide luze eta eskarmentu honetatik datorkio egun duen kalitatea eta bikaintasuna. 

Oinarri Abesbatzak Torreviejako Habanera eta Polifonia jaialdian parte izan du 1979, 1986 eta  1994. urtetan. Kultura Ministerioak Cuencako Polifonia Topaketetan parte hartzeko aukeratu zuen 1983an, 1984an eta 1987an. Autol herriko (Errioxa) Abesbatzen Jaialdian sari nagusia lortu zuen 1989an eta 1966an. Eta bigarrengo saria eskuratu zuen Arrigorriagako Abeslari Jaialdian 2001. urtean. Errenteriako Gabon Kanten jaialdian sari nagusia eskuratu du 2001an, 2006an eta 2008an. 2009. Urtean Euskal Telebistak antolatutako lehen “Oh happy day” abesbatzen saioan sari nagusia irabazi zuen.

Bere emanaldiei esker, ohikoa bilakatu da Euskadin eta horrekin batera emanaldia eskaini izan ditu Shordorf-en (Alemanian), Guggenheim Bilbao Museoan, eta Burgos, Zaragoza eta Valentzian, besteak beste. Horrekin batera Euskal Herriko eta espainiar Estatuko hainbat herrietan abestu izan du.

 

NOR GARA

Zuzendaria

Sortzailea

 
   
Gobierno VascoDiputación Foral de GipuzkoaAyuntamiento de ErrenteriaKultura KreaktiboaKutxa FundazioaGipuzkoako abesbatzen federazioa