2010.eko irailaren 9a, osteguna

Euskara | Castellano | English | Française | Deutsch
GoikoIrudienRotazioa
Documento sin título
  • MENUA
  • Nor Gara
  • Berriak
  • Multimedia
  • Errepertorioa
  • Bazkideak
  • Pribatua
  • Kontaktua
Documento sin título
 
 

HELBURU NAGUSIAK

● Kantuarekiko zaletasuna piztea eta indartzea.

● Bat-bateko soinu eta erritmoak sortzea.


● Ahotsa eta gorputza musikaren errepresentazio eta komunikazio instrumentu gisa erabiltzea.

● Ingurune ezberdinetako soinuak antzematea eta bereiztea: mendia, etxea, kalea…

● Batez ere, bakoitzak barruan duen sormena kanporatzea.

● Musika ezagutu eta bere bidez gozatzea.

Hau guztia lantzeko musikaren lau alor garrantzitsuak lantzen ditugu klase guztietan:

- Entzumena: ipuin musikalak, musika mota ezberdinak entzun, soinuak bereiztu…

- Ahotsa-kantua: beroketak, jolas kantak, kanta herrikoiak…

- Erritmoa: erritmo jolasak, galdera-erantzunak, kantak musika tresnekin lagundu...

- Gorputz adierazpena: dantza askea, dantza errazak, mugimendu lasaia, erlajazioa...

Bestalde, musikaren txokoa deitzen diogun alorraren barruan, urtero, etxetik ekarriko dituzten gauzekin musika tresnak eraikiko ditugu.

Jarduera ugari egiten ditugu eta denak jolasen bidez, musikak jolasgarria izan behar baitu eta, esan daiteke, jolasa dela musika klaseen espresio bide nagusiena.


 
 
 
 
 
 
Documento sin título

NOR GARA

Documento sin título
babesleak
Eusko Jaurlaritza - Kultura Saila Gipuzkoako Foru Aldundia Errenteriako Udala Kutxa Pasaiako Portua