MUSIKASTE, euskal konposagileen obrak hedatzen dituen musika astea da. 1973.urtean hasi zuen bere ibilbidea Erenterian, Gipuzkoa, Jose Luis Ansorenaren ideia beten ondorioz. Hasieran Andra Mari abesbatzak antolatzen zuen, gaur egun ERESBIL- Euskal Musikaren Artxiboarekin batera dauka koantolaketa lana.
MUSIKASTE Maiatzean ospatzen da, eta aste baten barruan musika mota ezberdinak konbinatzen ditu: musika kontenporaneoa, aintzinako musika, ganbarako musika, musika korala eta musika sinfonikoa.
2005. urtera arte, 33 ediziotan, 335 konposagile ezberdinen lanak aurkeztu dira, musika kontenporaneoko 12 talderen, aintzinako musikako 8 talderen, 33 instrumentu talderen, 111 koruren eta 12 orkestra ezberdinen eskutik