2018.eko azaroaren 15a, osteguna

euskara | castellano
 
Jose Luis Ansorena Miranda, A.M.A.ren sortzaile
 

Jose Luis Ansorena Miranda Donostian jaio zen 1928an. Harmonia, konposizio eta piano ikasketak egin zituen Luis Urteaga eta Beltran Pagolarekin Donostiako Musika Kontserbatorioan. 1942an Altsasuko Kaputxinoen Apaizgaitegian sartu zen, apaiz eta musika ikasketak tartekatzeko. 1953an apaiz ordenatu zuten eta ondorengo urteetan hiru koru zuzendu zituen Iruean, Zaragozan eta Errenterian.

Organo-jotzaile lanetan aritu da apaiz lanetan izan den leku guztietan. Euskal musikarekin zerikusia duten musikagileei buruzko ikerketa ugari egiteaz gain, artikulu, liburu edo katalogo asko idatzi ditu, hala nola, Aita Donostiaren biografia, txistua eta txistulariei buruzko monografia eta baita N. Almandoz, Jose Maria Usandizaga, Pablo Sorozabal eta Aita Donostiaren musika katalogoak ere. Musika erlijioso eta koru musikaren sortzailea da.

Errenteriara iritsi ondoren, Andra Mari Abesbatza eta Parrokiako Gaztedia sortu zituen 1966an. Garai berean Karnaba Zortzikotearen zuzendaria izan zen. 1967an Orereta haur korua sortu zuen; 1972an Alai emakumezkoen zortzikotea, eta 1976an Oinarri gazte korua. Euskal musikagileek sortutako musika hedatzeko asmoz, Musikaste jaialdia sortu zuen Errenterian 1973an. Ondoren, 1974an, ERESBIL Euskal Ereslarien Bilduma, gaur egun, Musikaren Euskal Artxiboa, sortu zuen Errenterian, euskal musika ondarea gordetzeko asmoz. Gorago aipatutako erakunde hauetan guztietan egin duen lan adoretsuak Errenteria erreferente bihurtu du musika arloan, interpretazioan ez ezik, Euskal Herriaren musika ondarearen kontserbazio eta hedapen lanetan ere.

Dauzkan karguak
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko osoko kide
Euskal Herriko Txistularien elkarteko kapilau

Sariak
Euskadialdizkariaren saria (Kultura saila. 1983).
Andra Mari Abesbatzaren Urre eta Diamantezko intsignia (1991).
Gurutze Gorriaren saria (Kultura saila. 1992).
Txistulari Elkartearen Urrezko Domina.
Algortako Biotz-Alai Koruaren Ohorezko Bazkide eta Urrezko Intsignia (1999).
Donostiako Orfeoia V. Saria EHU / UPV (2005)
Errenteriko Seme Ohorezko izendatua (2009).
Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria (2011)

http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/lekuona/29ansorena.pdf

http://eu.wikipedia.org/wiki/Jose_Luis_Ansorena

 

NOR GARA

Zuzendaria

Sortzailea

Barne antolaketa

Errepertorioa

Kolaboratzaileak

 
   
Gobierno VascoDiputación Foral de GipuzkoaAyuntamiento de ErrenteriaKultura KreaktiboaKutxa FundazioaGipuzkoako abesbatzen federazioa