ERESBILEK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK
Bibliografiari buruzko orientazio eta
informazioa
. Entzuketa eta ikusketa
. Dokumentuen kopiaketa
. Bibliotekarteko mailegutza
. Dokumentazio zerbitzuak
. Musikaste kontzertu astea (maiatzean)
. Eresbil-Eresiak ganbera-zikloa
. Partituren argitalpena
HELBURUAK ERESBILen helburu nagusia musika ondarea eta, bereziki, euskal musikagileen ekoizpena, bildu, gorde, babestu eta zabaltzea da.
ANTOLAKUNTZA ERESBIL Patronatu batek zuzentzen du. Bertako partaide dira:
• Eusko Jaurlaritza
• Gipuzkoako Foru Aldundia
• Errenteriako Udala
• Errenteriako Andra Mari Abesbatza
1997an hasi zen artxiboaren erakundetzea, orduan sortu baitzen Artxiboaren Probintzi Patronatua. Udala eta Gipuzkoa herrialdearen ordezkariez osatua zegoen, baita Andra Mari Abesbatza sortzaileko eta Kaputxinoen Anaidiko ordezkariez ere.
1986an Eusko Jaurlaritzak dekretu-lege baten bitartez egungo ERESBILen Patronatua sortu zuen.
ERESBILEN SORRERA 1974an sortu zen, euskal musikagileen lanak zabaltzeko Errenterian egiten den musika-asteak, MUSIKASTEk, eragindako programazio beharrak zirela eta.
Musika-lanak bil zitzakeen zentroa sortzeko ekimena Jose Luis Ansorenaren eskutik etorri zen Andra Mari Abesbatzaren baitan, 1973z geroztik MUSIKASTEren antolatzaile denarenean.
1974an bertan hasi ziren garai guztietako euskal musikagileen partiturak biltzen. Irailean egin zen musikagileen lehen zerrenda, 300 biltzen zituena. 2002ko abenduaren 31n ERESBILek 1.469 ditu erregistratuak.
EKINTZAK Musika gordetzeaz gain zabaltzea da ERESBILen kezka. Horrek eragin zuen MUSIKASTE, ERESBIL iradoki zuen musika-astea.
Denbora pasa ahala aipatutako musika-astea, 2002an XXX. ekitaldia bete duena, antolakuntza eta programazio arloetan ERESBILen menpe geratu da.
1980an hasi zen “ERESBIL ERESIAK” izeneko ganbera-musikako kontzertuen ziklo bat, interprete gazteak laguntzeko.
Kontzertu hauetako askotarako transkripzio eta partitura-kopiaketa lan handia egin behar izan da, antzinako partiturak zirenean batez ere.
ERESBILek hainbat EHUko Udako Ikastaro zuzendu ditu eta jardunaldiak ere antolatu ditu. 1998an Donostian egindako Musika Biblioteken Nazioarteko Elkartearen XVIII. batzarraren Idazkaritzaz arduratu zen.