2018.eko irailaren 23a, igandea

euskara | castellano
 
Berripapera
 
8
2012ko udazkena
 
 


Gipuzkoako organo-ondarea

Ataungo San Martin elizako organoa
Gipuz koak Europako organo talde
garrantzitsuenetako bat biltzen du bere baitan. Gure
lurraldeko organo-ondarea 150 instrumentu inguruk
osatzen dute. Organo horien artetik Lorenzo Arrazolak
1761ean eraikitako Ataungo San Martin elizako organo
barroko bikaina azpimarra behar da; barroko garaiko
Gipuzkoan gorde diren zazpietako bat. Organo-ondare
handi honetan organo erromantiko frantziarren
bilduma bikaina nabarmentzekoa da, munduko
handiena. Aristide Cavaill-Coll da bilduma horretako
burua, 1861 eta 1898 urteen artean Gipuzkoan mota
eta tamaina guztietako 14 organo jarri baitzituen.
Aurreko organo horiez gain aipatu beharrekoak dira
Stoltz-frres (Paris), Mutin, Merklin/Gutschenritter,
Puget, Didier eta beste organogile frantziar batzuek
eraikitakoak. Aipatzekoa da baita ere Walcker enpresa
alemaniarrak 1914an jarritako instrumentu ederra.
Gipuzkoako aparteko organo-bilduma horri XIX.
mendearen amaieratik aurrera erromantizismoaren
eraginpean sortutako instrumentuak gehitu behar
zaizkio, besteak beste Aquilino Amezuak, Eleizgaray
y Compaak, Amezua y Compaak, Lope Alberdik,
Melcherrek eta Dourtek erakitakoak Eta 1940tik aurrera
Azpeitian Organera Espaola SA enpresak sortu
izanak, ondarea aberastu zuen, bereziki, 1953an
Donostiako Artzain Onaren katedralean eraiki zuen
organo neoklasikoarekin.

8

7

6

PRENTSA

Argitalpenak

 
   
Gobierno VascoDiputación Foral de GipuzkoaAyuntamiento de ErrenteriaKultura KreaktiboaKutxa FundazioaGipuzkoako abesbatzen federazioa