2018.eko urtarrilaren 18a, osteguna

euskara | castellano
 
Berripapera
 
8
2012ko udazkena
 
 


Harrobi taldeek gogoz aurrera
Kurtso berria eta talde berrituak ditugu Andra Mari Abesbatzaren harrobian. Musika tailerrean 16 abeslari, Orereta txikik 70 abeslari, 63 Oreretak eta 23 Oinarrik. 170tik gorako haur eta gazte abeslari kopuru honek ilusioa eta indarra ematen dio Andra Mari Abesbatzaren proiektuari. Mutil abeslari korua ere gorantz doa, aurten 35 partaide dituen eskolania osatuaz.

Aurtengo berrikuntza esanguratsua, gure abeslariek musika hizkuntzan ere prestakuntza jasoko dutela da. Abesbatza, Ahots emisioa eta musika hizkuntza. Formazio integrala Ekintza desberdin ugari kurtsoaren lehen hiru hilekoan

Urriak 13-14, konpromiso artistikoak prestatzeko asmoz , Hondarribiko aterpetxean Orereta abesbatzak saio intentsiboak burutuko ditu,.

Azaroko Xexili kontzertuan Albert Alcarazen “Zelaietakua” obraren estreinaldia.

Abenduan Alemaniako Altensteig herrian bi kontzertu eskainiko ditu Orereta abesbatzak.
(Christophorus Kinder- un Jugendchor taldearekin elkar trukaketa barruan).

Altzako mintegiak gonbidatua, Orereta eta Oinarri abesbatzek Abenduak 15ean Altzan kontzertua eskainiko dute.

Gabon emanaldia eta gabon lehiaketa Errenteriako zazpi eskolekin “Abesbatza eskolan” proiektua ere martxan da, harrobiko hiru abesbatzen parte hartzearekin.

Kurtsoan zehar emanaldi eta ekintza gehiago sortuko direlakoan gaude. Lan, energia eta ilusio faltarik ez dugu izango, ez!

8

7

6

PRENTSA

Argitalpenak

 
   
Gobierno VascoDiputación Foral de GipuzkoaAyuntamiento de ErrenteriaKultura KreaktiboaKutxa FundazioaGipuzkoako abesbatzen federazioa