2018.eko ekainaren 21a, osteguna

euskara | castellano
 
Berripapera
 
8
2012ko udazkena
 
 


Illeta bizi-eresia

73. Donostiako Musika Hamabostaldia: Illeta (Argazkia: Musika Hamabostaldia / Iigo Ibaez)
Aurtengo Musika Hamabostaldiak Francisco Escudero konposatzaile
eta maisu donostiarra gogoratu eta omendu nahi izan du bere
jaiotzaren mendeurrenean (Donostia, 1912-Zarautz, 2002), eta asmo
hori betetzeko Andra Mari Abesbatzari egin zion enkargua Euskadiko
Orkestra Sinfonikoarekin batera jardun zedin. Aukeratutako obra:
Illeta. AMA-k oso gogo onez hartu zuen eskaria, kontuan izanik
Escudero maisuaren lana ondo ezaguna duela aspalditik, bai Illeta
bera eta baita beste zenbait obra ere. Ezin dugu gogora ekarri gabe
utzi 2001garren urtean Euskadiko Orkestra Sinfonikoak "Basque
Music Collection" barruan Escuderori eskaini zion grabazioan
AMA-k parte hartu zuela Arturo Tamayoren zuzendaritzapean.
Artean Escudero bizi zen, eta kontu jakina da irriketan egon zela,
horrela behar zuen gainera, grabazioa bideraturik zegoela jakin
zuen arte, bere emazte Goyita eta seme-alabak bezalaxe.
Escuderotarrek ezbairik gabe goraipatzen dute, aukera duten guztian,
AMA-k euren senar eta aitaren lanarekiko beti izan duen jarrera,
eta oraingoan ere euren poza adierazi zuten AMA izan zelako Musika
Hamabostaldiak aukeratutako abesbatza. Abuztuaren 17an,
kontzertua bukatutakoan, Escudero maisuaren familia ez-ezik
Kursaal-era joandako lagunetatik gehienak zeuden Illeta-ren
interpretazioarekin oso ondo iritzita, eta hunkituta. Izan ere, ondo
azpimarratu behar da Francisco Escudero non oinarritu zen, zertan
inspiratu zen Illeta idazterakoan horren baitan dagoen musika
sentitu eta ulertzeko: Xabier Lizardi gizon eta poeta handiak
amonaren heriotzari eskainitako "Biotzean min dut" hunkigarri eta
ederrean. Beraz, ezinezkoa litzateke abesbatzak adierazi zituen
eskarmentu, jakituria eta sentiberatasunik gabe Illeta zor zaion
errespetuz eskaini. Juan San Martinek idatzi zuen moduan, Illeta
dugu Euskal Herriko bizi-eresia.

8

7

6

PRENTSA

Argitalpenak

 
   
Gobierno VascoDiputación Foral de GipuzkoaAyuntamiento de ErrenteriaKultura KreaktiboaKutxa FundazioaGipuzkoako abesbatzen federazioa