2018.eko aprilaren 21a, larunbata

euskara | castellano
 
Berripapera
 
7
2012ko Uda
 
 


Bukatu da kurtsoa, gora kurtso berria!

Orereta Abesbatza, Manuel Lekuona Sariaren emate ekitaldian
Beste kurtso bat joan zaigu, emanaldiz eta emozioz betetako
kurtsoa. Ez dugu aspertzeko astirik izan: Xexili eta Altzako
kontzertuak, Gabonetako kontzertu eta lehiaketak (Orereta eta
Orereta txikik urrezko garaikurra lortu zuten), Elkar disketxean
grabaketa, Oatiko ganbara txikirekin eta Manlleuko
abesbatzarekin elkartrukaketak, Musikasten amaiera kontzertua,
herriko zazpi ikastetxetan abesbatza kanpaina, Koldo Mitxelena
Institutuko diploma banaketan parte hartzea eta hori, lagun
alemanak iritsi aurretik!
Urte oparoa benetan, lanez betea. Eskerrak gure haur eta gazteei,
familiei, Andra Mariko partaideei eta ondoan izan zaituztegun
pertsona guzti guztiei, zuen laguntza eta hausporik gabe, hau dena
ezinezkoa izango litzateke eta. Errenteriako zazpi ikastetxeei ere
eskerrak eman nahi dizkiegu, beraien ateak berriro ireki eta
abesbatzaren zurrunbiloa beren ikasleengana iristeko aukera
emateagatik.
Datorren kurtsorako egitasmo berriak ere bistan ditugu. Gure
eguneroko lanean musika mintzairak bere tokia hartuko du,
horrela, gure haur eta gazteek musika hezkuntza integral, oso bat
jasoko dute. Azaroan, Albert Alcaraz Zelaietakua eta Julio
Blascoren Dialogar obrak estreinatuko ditugu azaroko Xexili
kontzertuan. Abenduan Alemaniara irteera, Altzan kontzertua,
gabon lehiaketa eta tira, proiektu berriek bizia hartuko dutela
dudarik ez dugu!

8

7

6

PRENTSA

Argitalpenak

 
   
Gobierno VascoDiputación Foral de GipuzkoaAyuntamiento de ErrenteriaKultura KreaktiboaKutxa FundazioaGipuzkoako abesbatzen federazioa