2018.eko aprilaren 21a, larunbata

euskara | castellano
 
Berripapera
 
7
2012ko Uda
 
 


ESCUDEROREN ILLETA MUSIKA HAMABOSTALDIAN

CONCIERTO SINFÓNICO DE MUSIKASTE 1989 (19/05/1989)
Donostiako Musika Hamabostaldiak bere 73. edizioan oroitzapen-ospakizunen atalean, berebat gogoratuko da Francisco Escudero zarauztar musikagilearen irudia eta obra bere jaiotzaren mendeurrenean. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta gure Andra Mari Abesbatzaren eskutik abuztuaren 17an etorriko da Kursaalerako programatu den bigarren emanaldi sinfoniko hau. Pascal Rophé maisuaren batutapean, Jose Manuel Tifek zuzentzen gaituela, Francisco Escuderoren “Illeta” oratorioa interpretatuko dugu, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eskuz esku, maisua bere jaiotzaren mendeurrenean omenduz.
Illetaren emanaldian José Manuel Díaz izango da baritonoa . Programa Escuderoren maisu izan zen Paul Dukasekin eta Maurice Ravelekin obrekin batera eskainiko dugu. Xabier Lizardik (Jose Mari Agirre Egaña, Zarautz, 1896, Tolosa 1933), 1932ko Biotz Begietan olerki liburuan argitaratu zuen Illeta poema “Biotzean min dut” (Illeta-eresi) tituluarekin, “amona zanaren eortz egunean” sarrera jarri zion poemari Lizardik eta horretan oinarrituta Escuderok 1952an Illeta oratorioa konposatu zuen. Benetako maisu lana, Jorge Oteizak 1955an Escuderori idatzi zion moduan: “Quiero expresarte mi admiración extraordinaria. Nada hay comparable a tu Illeta, ni en nuestra literatura, ni nuestra música, ni nuestra plástica.
Todo lo que teníamos desaparece ahora como algo provisional, algo que necesitaba y esperaba esto. […] Ahora podemos hablar de Renacimiento Vasco, y es por tu Illeta solo. Ha sido la más grande emoción de mi vida que he sentido como artista vasco. En tu Illeta he muerto y he resucitado”. Beste hitz batzuekin, lilura bera adierazi zuen Juan San Martinek: “Gure erriaren illeta da, uskalerriaren bizi-eresia; bai Joxe [Artetxe], sinistu zazu. Mundu guzian zabaldu behar litzateke gure erriaren ezugarri. Izan ere, ori da Escuderoren
Illeta, Euskalerriaren muñetatik sortutako ereserkia, bere kanpai ta
guzi. […]Patxi Escuderoren musikak biotzeraño sakondu zidan Lizardiren poema, neri ere barruak kementsu esaten zidan: ‘Biotzean min dut, min etsia, negar ixilla darion miña’. ”

8

7

6

PRENTSA

Argitalpenak

 
   
Gobierno VascoDiputación Foral de GipuzkoaAyuntamiento de ErrenteriaKultura KreaktiboaKutxa FundazioaGipuzkoako abesbatzen federazioa