2018.eko abuztuaren 17a, ostirala

euskara | castellano
 
Berripapera
 
5
2012ko negua
 
 


JOSE LUIS ANSORENAK Manuel Lekuona Saria

Jose Luis Ansorena
Eusko Ikaskuntzaren Batzorde Iraunkorrak joan den abenduaren 22an Iruean egindako bileran, Jose Luis Ansorena Miranda Andra Mari Abesbatzaren sortzaile eta zuzendariari Manuel Lekuona Saria 2011 ematea erabaki zuen.

Manuel Lekuona saria 1983an sortu zen euskal kulturako pertsonei interes handiko obra osoa (opera omnia) aitortzeko. Jose Luis Ansorena sari garrantzitsu hau eskuratzen duen zazpigarren gipuzkoarra da.

Lehenago Jorge Oteiza, Jose Miguel de Azaola, Justo Garate, Bernardo Estornes, Carlos Santamaria, Jose Maria Jimeno Jurio, Eugene Goyheneche, Micaela Portilla, Elias Amezaga, Menchu Gal, Montxo Armendariz, Jose Antonio Arana Martija eta Manuel Lekuona bera izan dira irabazleak, besteak beste.

Garatu duen kultur jarduera zabalaren artean, Jose Luis Ansorena ikertzaile, musikagile, organo-jole eta koru zuzendari lanetan nabarmentzeaz gain, euskal musika ondarea babesteko eta hedatzeko instituzioen eta jardueren sustatzaile aparta izan da. Musikaste eta Eresbil sortu zituen Andra Mari Abesbatzaren eskutik.

Aurreko sariduna, Jose Antonio Arana Martija gernikarra Jose Luis Ansorenaren lagun handia izan zen eta Eresbil artxiboaren kolaboratzailea, bertan laga baitzituen, bizirik zela, bere liburutegi oparoa eta musika fondoa.

Manuel Lekuona Saria Remigio Mendiburuk brontzez egindako eskultura da eta jendaurrean emango zaio uda baino lehenago. Andra Mari Abesbatzaren familiak bat egingo du Donostian eta Errenterian aurreikusten diren ekitaldiekin.
Jon Bags

8

7

6

PRENTSA

Argitalpenak

 
   
Gobierno VascoDiputación Foral de GipuzkoaAyuntamiento de ErrenteriaKultura KreaktiboaKutxa FundazioaGipuzkoako abesbatzen federazioa