2018.eko azaroaren 15a, osteguna

euskara | castellano
 
Berripapera
 
4
2011ko udazkena
 
 


Andra Mari Abesbatzaren intraneta
Musika ikasturte berriarekin batera, Andra Mari
Abesbatzak bere maila eta alor guztietan tresna
berri bat erabiltzen hasi da musika prestakuntzarako
eta abesbatza bera egituratzeko eta
sendotzeko: komunikazio elektronikoa. Intraneta
dugu hemendik aurrera ohiko baliabidea, gure
jarduera eta lanetarako ezinbesteko laguna.

Abesbatza osatzen dugun lagun guztiei aurkeztu
zaigu kurtso berria hasi bezain pronto, hemendik
aurrera gure musika prestakuntzarako eta
abesbatza egiteko erabiliko dugun tresna berria.

Komunikazio tresna dugu, guretako bakoitzari
zuzendua eta egokitua. Andra Mari Abesbatzaren
Intranetean, A.M.A. osatzen dugun abesbatza
bakoitzekoa (Musika Tailerra, Orereta Txiki,
Orereta, Oinarri eta Andra Mari Abesbatza) eta
Andra Mari Abesbatza guztiaren informazioa
eskainiko zaigu, norbera bakoitzari egokitua.

Horretarako guretako bakoitzak -abeslaria
guztiak eta adin txikiko abeslarien gurasoaknor
beraren hitz gakoa jaso du eta horren
bitartez sartu ahal izango da berari dagokion
Intraneteko atalean. Desberdina baita Musika
Tailerra edo Andra Mari Abesbatza, eta horrekin
batera norberaren intereserako beharrezkoa den
Andra Mari Abesbatza osoaren informazioa
izango du bertan.

8

7

6

PRENTSA

Argitalpenak

 
   
Gobierno VascoDiputación Foral de GipuzkoaAyuntamiento de ErrenteriaKultura KreaktiboaKutxa FundazioaGipuzkoako abesbatzen federazioa