2018.eko maiatzaren 20a, igandea

euskara | castellano
 
Berripapera
 
4
2011ko udazkena
 
 


Guridi abestuz
Aurten Jess Guridi gogoratu eta omentzen ari gara bere
heriotzaren 50garren urteurrena delako. Musika
Hamabostaldiak ere gogoan izan du, eta aurtengo edizioan
Guridiren musikaz hornituriko hiru programa antolatu ditu.
Hauetako bat Andra Mariren esku, "Musika aitzakia-Quincena
andante" izenez Donostiatik kanpo egiten diren kontzertuen
egitarau barruan, Gasteizen, abuztuaren 6an. "Andra Mari
Zuri" jai egunetan blai, eta baita euritan ere blai, aurkitu
genuen hiria larunbat arratsalde hartan. Karmeldarren elizan,
itxuraz J. Guridik zinez estimatzen zuena, eskaini zuen Andra
Marik kontzertua musikari omenduaren lanez osatua. Lehen
zatian Gerardo Rifn organojoleak lagundu zion, eta bigarren
zatian "a capella" aritu zen. Eliza jendez beteta, eta entzuleen
artean baita Guriditarrak ere: musikariaren bi semeak,
errainak eta biloba. Oso pozik zeuden Andra Marik egindako
eskaintzarekin, eta familiaren esker ona eta zorion-agur
beroa adierazi zizkioten bukaeran J. M. Tife zuzendariari.

Entzuleetako bat Juanjo Mena zuzendaria izan genuen, eta
beste bat Sabin Salaberri musikari irakaslea. Salaberrik bere
harridura eta poza azaldu zizkion J. Manuel Tiferi, Guridiren
lanak ondo ezagutzen zituela uste izan arren, kontzertuaren
lehen parteko hainbat obra arratsalde horretan deskubritu
zuelako. Beraz, esker on Jos Manuel Tiferi aukeratzen jakin
zuelako, Jon Bagues-i Guridiren ondarea eskuratu eta
zaintzeagatik, eta Jos Luis Ansorenari Eresbil sortu zuelako.
Hau kate bat da, argi dago.

8

7

6

PRENTSA

Argitalpenak

 
   
Gobierno VascoDiputación Foral de GipuzkoaAyuntamiento de ErrenteriaKultura KreaktiboaKutxa FundazioaGipuzkoako abesbatzen federazioa