2018.eko azaroaren 15a, osteguna

euskara | castellano
 
Berripapera
 
4
2011ko udazkena
 
 


Etorkizun osasuntsua
Udako atseden egunak atzean utzi eta irailaren 12an, lanerako prest eta
ilusioz beteriko 210 haur eta gaztek heldu diete ikasturte berriak
eskaintzen dien erronka berriei.

Lorea Intxaurrandieta izango dugu gure txikitxoengan abesteko grina
suspertze lanetan arituko den irakaslea, 6 eta 7 urteko haurrek osatzen
duten Musika Tailerraz arduratuko baita.

Imanol Elizasuren eskutik arituko dira Andra Mariren harrobia osatzen
duten gainontzeko haur eta gazte abesbatzak, Orereta Txiki, Orereta,
Oinarri eta aipaturiko hiru taldeetan lanean arituko diren 34 mutilez
osaturiko eskolania.

Harrobiaren osaketa:
Musika Tailerra: 24 haur
Orereta Txiki: 60 haur
Orereta: 104 gazte
Oinarri: 22 gazte
Eskolania: 34 Haur-gazte

Ikasturte berriaren ardatz nagusiak:

Herriko ikastetxe guztiekin elkar lanean:

Duela 8 urtetik hona, abian jarri genuenetik egitasmo hau, urtez
urte eta bataz besteko 300ren bat ikasle aritzen da, urtean zehar,
kantua lantzen ikastetxeetan.

Egindako lanaren emaitzak, ikastetxe bakoitzarekin, ikasturte
amaieran, antolatzen ditugun jendaurreko bi emanaldi nagusitan
ezagutu daitezke.

Ikusgarria da baieztatzea zein potentzial handia dagoen
kantuaren inguruan, nola urtez urte lepo betetzen diren aretoak,
1000-1500 pertsona inguru hurbiltzen dira, guztira, ikastetxeekin
batera antolatzen ditugun emanaldi hauek entzutera. Izugarria
benetan!!

Kontzertu eta emanaldien antolaketa herrian

Gure Elkartea osatzen duten talde guztiek hartuko dute parte azaroan
eta abenduan antolatzen ditugun Santa Zezilia musika astean eta
Gabon Kontzertuan, hurrenez hurren.
Apirilean hasi eta maiatza bitartez, Orereta Txiki eta Orereta
Abesbatzak buru belarri arituko dira ikastetxe desberdinetako
ikasleekin batera lanean. Guztira, jendaurreko 14 kontzertu desberdin
emango dituzte.
Maiatzean, Eresbilekin batera antolatzen dugun Musikaste astean
kantatuko du Orereta Abesbatzak.
Ekainean ohiko kurtso bukaerako kontzertuan gure
harrobia osatzen duten abesbatza guztiak izango
ditugu.

Ezohiko kontzertuak ere izango ditugu. Apirilaren 28tik
maiatzaren 1era Kataluniako Manlleu Musika Eskolako
abesbatza eta uztailaren 4tik 8ra berriz, Alemaniako
Altensteig herriko haur abesbatzako kideak etorriko
zaizkigu eta gure etxeetan hartuko dute ostatu.

Gure ohiturak eta kulturaren berri emateko aukera ezin
hobea izateaz gain, Kataluniako eta Alemaniako haur
abesbatzen egoera ezagutuko dugu eta gure gazteek
kultura desberdinetara hurbiltzeko aukera paregabea
izango dute.

Herritik kanpoko kontzertuak

Urriaren 1ean, Irungo Ametsa Abesbatzak antolatzen
duen Bidasoako Haur Abesbatzen V. Jaialdian parte
hartzeko gonbitea luzatu diote Orereta Abesbatzari.
Azaroan eta Abenduan zehar Nafarroako Abesbatzen
Federazioarekin 2009an izenpetutako proiektuaren
barruan, Oreretak eta Oinarrik Noainen eta Iruean
emango dituzte kontzertuak.

Azaroaren 18an berriz, Altzako Mintegiaren 25.
urteurrenaren ospakizunean arituko dira.

Datak finkatzeke badaude ere, udaberri aldera
Orereta-Oinarrik Kataluniako Manlleu herrian
kontzertuak emango ditu eta 2012ko abenduaren 4tik
9ra, Alemaniako Altensteig-en izango dugu Orereta.

Ikasturte betea, lanez baina ilusioz betetakoa, gure
herriko haur abesbatzen osasun onaren adierazgarri
garbia. Andra Mari Abesbatzak etorkizun sendoa eta
osasuntsua izan dezake behar adineko baliabideak
eskuratuko balitu.


8

7

6

PRENTSA

Argitalpenak

 
   
Gobierno VascoDiputación Foral de GipuzkoaAyuntamiento de ErrenteriaKultura KreaktiboaKutxa FundazioaGipuzkoako abesbatzen federazioa