2018.eko urtarrilaren 18a, osteguna

euskara | castellano
 
Berripapera
 
4
2011ko udazkena
 
 


Andra Mari Abesbatza Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Abonu Denboraldian
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak berriro ere Andra Mari
Abesbatza gonbidatu du V. Denboraldi Egitarauan parte
hartzeko. Azaroaren 25etik abenduaren 2ra bitartean
emango ditu biraren ohiko kontzertuak gure hiriburuetako
auditorioetan: Kursaalen, Baluarten, Printzipal Antzokian
eta Euskaldunan.
Schubertek (1797-1828) egin zituen 6 mezetatik 5.a
kantatuko du, La bemol maiorrean idatzitako Meza
Solemnea, hain zuzen. Andres Orozco Estrada Orkestraren
zuzendari titularrak zuzenduko ditu korua, orkestra eta
bakarlariak, Ana Quintans sopranoa, Ida Aldrian
mezzosopranoa, Jos Luis Sola tenorra eta Klemens Sander
baritonoa. Camile Saint Sans musikagilearen 3. Sinfoniak
osatuko du egitaraua.
Walther Du?rr-ek dioenez, Schubertek gainontzeko mezak
sortzeko behar izan zuena baino askoz denbora gehiago
behar izan zuen La bemol maiorrean eginiko Meza Solemne
hau idazteko: 1819ko udazkenean hasi eta 1822ko
udazkenean amaitu zuen. Ez zuen enkarguz edota emanaldi
zehatz baterako sortu, besteak sortu zituen moduan, lortu
zuen maisutasuna erakusteko baizik. Schubertentzako oso
musika-lan garrantzitsua izan zen eta hori argi ikusten da
Josef von Spaun bere lagunari 1922ko abenduan igorri zion
eskutitzean: Enperadoreari edo Enperatrizari eskaintzeko
aspaldiko asmoa dut, oso ongi egina delakoan bainago

8

7

6

PRENTSA

Argitalpenak

 
   
Gobierno VascoDiputación Foral de GipuzkoaAyuntamiento de ErrenteriaKultura KreaktiboaKutxa FundazioaGipuzkoako abesbatzen federazioa