2010.eko irailaren 9a, osteguna

Euskara | Castellano | English | Française | Deutsch
GoikoIrudienRotazioa
Documento sin título
  • MENUA
  • Nor Gara
  • Berriak
  • Multimedia
  • Errepertorioa
  • Bazkideak
  • Pribatua
  • Kontaktua
Documento sin título
 
 
Andra Mari Abesbatzaren lehen kontzertua Jose Luis Ansorenak sortu zuen 1966an eta bere zuzendaria izan da 1994ko otsailean Jose Manuel Tife Iparragirrek zuzendaritza hartu zuen arte.

Sari asko irabazi ditu aurkeztu den lehiaketetan eta Madrilen (Errege Antzokia, Auditorioa), Bartzelonan, Sevillan, Tenerifen, Pereladako Jaialdian, Santanderreko Nazioarteko Jaialdian, Donostiako Hamabos-taldian, Bilboko Opera Denboraldian, Malagan, eta beste hainbat lekutan eman ditu kontzertuak.
Orkestra askorekin batera aritu da, horien artean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Espainiako Orkestra Nazionala, Scottish Chamber Orchestra, Buenos Aireseko Filarmonikoa, Cadaqueseko Orkestra, Madrileko Sinfonikoa, Türingen Philharmonie Orchester, XVIII. Mendeko Orkestra, Galiziako Orkestra, Tenerifeko Orkestra, etab... Enrique García Asensio, Odón Alonso, Maximiano Valdés, Frans Brüggen, Nicholas Kramer, Jesús López Cobos, Leopold Hager, Andreas Mitisek, Paul Daniel, Carlo Rizzi, Doron Salomon, David Robertson, Antonio Ros Marbá, Juan José Mena, Victor Pablo Perez, Stefano Ranzani maisuen zuzendaritzapean, besteak beste.
Teatro Colón (Buenos Aires) - 1991
Suiza, Belgika, Italia, Austria, Frantzia, Portugal, Argentina eta beste hainbat herritan zehar burutu ditu birak. 10 LP eta 8 CD grabatzeaz gainera, era guztietako koru-musika lantzen du, horien artean opera eta zartzuela antzeztuak.

Euskal Musika lantzea da bere berezitasunik nagusiena eta Aita Donostiaren musika-lanik gehien grabatu dituen abesbatza da; grabazio horien guztien artean “Poema de la Pasión” musika-lana da garran-tzitsuena.

Urtero burutzen den Musikaste jaialdia, Euskal Musikagileen Astea sortu zuen Errenterian eta baita garai guztietako 1.469 musikagileren 20.000 partitura biltzen dituen Eresbil, Musikaren Euskal Artxiboa /Archivo Vasco de la Música ere.

Documento sin título

NOR GARA

Documento sin título
babesleak
Eusko Jaurlaritza - Kultura Saila Gipuzkoako Foru Aldundia Errenteriako Udala Kutxa Pasaiako Portua